Gure inguruan zure inpaktu positiboa sustatzen dugu
Alorrak
Ondorengo alor estrategikoak kudeatzen ditugu:
Erakundeei sektoreko araudia betetzen laguntzen diegu, dagozkien baimenak lortuz (isurketa- eta/edo bilketa-baimena) eta jarraipen egoki bat eginez, betetzen direla egiaztatu ahal izateko.
Era berean, saneamendu-sareak eta hauen inpaktuak identifikatzeko, ezaugarritzeko eta hobetzeko lanak egiten ditugu
Erosteko/alokatzeko erabakia hartzerakoan edo kokaleku baten erabileran aldaketaren bat egitean lurzoruaren egoerari eta lurzoruari lotutako eraginari buruz aholkatzen dugu.
Bestetik, lurzoruaren egoera eta kalitatearen inguruko informe eta ikerketak egiten ditugu.
Gure bezeroak aholkatzen ditugu heuren erakundeak atmosferara bideratutako isurpenak identifikatu, kontrolatu edota gutxitzeko. GEOLANen esku uzten dute ondorengo dokumentuen erredakzio eta tramitazioa:
- AKDJ baimen edo jakinarazpenak
- Disolbatzaileen urteko adierazpenak eta erregistroak (KOH)
- Ingurumen zaintzarako planaren jarraipena
- Karbono-aztarnaren kalkulua
Esperientzia handia dugu hondakinen arloan, bai legeria betetzeari dagokionez, bai haren eragina minimizatzeko aholkularitzari dagokionez, ekonomia zirkularra bultzatuz:
- Hondakinen ekoizle, kudeatzaile, adierazpenen, etb.-en tramitazioak
- Ezarri daitezkeen hobekuntzen ebaluazio eta jarraipena
- Hondakinen ateratzearekin lotutako dokumentazioaren kudeaketa (CT, NT, DI)
Zerbitzu integral bat eskaintzen dugu eraikuntza eta eraispenen hondakinen legediaren inguruan:
- Hondakinen kudeaketaren ikerketa, plana eta amaierako txostenak
- Hondakinen kudeaketaren instalazio mugikorren komunikazioa
- Lurren mugimenduarekin lotutako legediaren betetzea
- Hondakinen ateratzearekin lotutako dokumentuen kudeaketa (CT, NT, DI)
- Obretako ingurumen jarraipena eta Inguruen Zaintzako Planaren jarraipena.
Ingurumen-inpaktuak saihesteko kontuan hartu beharreko faktore garrantzitsuenetako bat industria-segurtasuna da, horri lotuta baitaude ingurumenean eragin negatiboa izan dezaketen istripuak. Esperientzia zabala daukagu arlo hauetan:
- Errepidezko salgai arriskutsuen garraioa (ADR). Segurtasun kontseilaria.
- Produktu kimikoen biltegiratze proiektuak (PKB).
- Suteen aurkako proiektuak, industria-instalazioetan espezializatuak.
Ingurumen-organoak onartu aurretik izapidetu behar diren proiektu, plan edo programei lotutako inpaktu posibleak identifikatu eta ebaluatzeko dagozkion ingurumen-dokumentuak egiten ditugu: ingurumen-ebaluazio estrategikoko prozedurak, arruntak edo sinplifikatuak.
Zenbait jardueren operadoreek Ingurumen-Erantzukizunaren inguruko araudia betetzeko eskuratu behar duten finantza-bermea zehazteko egin behar den arriskuen azterketaren bitartez, jarduera horren ondorioz sor daitekeen ingurumen-arriskuak kuantifikatzen dira.
Ingurumen arriskuari dagokion analisia egiten dugu, eta hartu beharreko erabakietan aholkatzen dugu, beti ere eman daitezkeen kalteen gauzatzearen probabilitatea gutxitzeko helburuarekin.
Ingurumen-proiektuen idazketan adituak gara; Jarduera baimenak; Ingurumen Baimen Bakarra, Ingurumen Baimen Bateratua, Inpaktu Ikerketak, baita enpresak bere jarduera habian jartzeko behar dituen gaikuntza-tituluak lortzeko beharrezkoak diren ingurumen-proiektu sektorialetan ere.
Arkitektura eta ingeneria estudioekin sinergian egiten dugu lan; jardueraren legeztatzerako ezinbestekoak diren prebentzio neurriak definitzen ditugu, proiektuaren lehen fasetik ingurumen betebehar legalak errespetatu eta betetzeko.
Egungo Garapen-ereduan, erakunde baten baliabideak aprobetxatuz ondasunak eta zerbitzuak ekoiztea bilatzen da, eta ekonomia zirkularra lortzeko, diseinuak, berrerabilerak eta birziklapenak funtsezko zeregina dute.
Erakundeei laguntzen diegu ekonomia zirkularra hobetzeko aukerak aztertu eta baloratzeko orduan.
Akonpainamendua
Proiektu bakoitzean elkarlanean aritzen gara gure bezeroekin.
Irtenbide integralak
Zerbitzu integral bat emateko gai den lankide talde bat osatzen dugu.
Proiektuen hasierako fasetik egiten dugu elkarlana. Arkitektura eta ingeniaritza estudioekin batera, ingurumen-araudiaren eskakizunei erantzun egoki bat emateko prebentzio-neurriak zehazten ditugu. Horrela, obra amaitu ondoren, instalazioek jarduerarekin hasteko legezko ingurumen-baldintzak betetzen dituztela ziurtatzen dugu, ezustekoak saihestuz eta, beraz, denbora eta dirua aurreztuz.
Bezeroari zerbitzu integral bat eskaintzeko, konfiantzan eta lankidetzan jarduten dugun lan-talde bat osatzen dugu.