Proiektuen kudeaketa integrala
Urteko akonpainamendua
Gure bezeroei beren ingurumen-betebehar espezifikoen jarraipen egokia egiten, ezartzen eta betetzen laguntzeaz gain, ingurumenaren alorrean sortzen diren joera berrien eta ezarri ditzaketen hobekuntzen inguruan aholkatzen dugu, beraien lehiakortasuna hobetuz eta produkzio fasearen jasangarritasuna sustatuz.
Aldaketa arduratsuak enpresa jasangarriak sortzeko
Adituak gara ingurumen-proiektuak garatzen; jarduera-lizentziak, ingurumen-baimen bakar eta bateratua, inpaktu-azterketak,… Enpresak bere jarduera abian jartzeko behar dituen gaikuntza-tituluak lor ditzan ingurumen-arloko proiektuak egiten, bai eta borondatezko arauak ezartzen ere.
Sinergian lan egiten dugu arkitekturako eta ingeniaritzako estudioekin; jarduera legeztatzeko eskatuko diren prebentzio-neurriak zehazten ditugu, proiektuaren fasetik ingurumeneko betebeharrak betetzen direla ziurtatuz.
Industria segurtasuna
Industria segurtasunean lantzen ditugun hiru arloak zuzenki lotuta daude ingurumenaren zaintza eta babesarekin; produktu kimikoen biltegiratzea, garraioa, karga eta deskarga, eta suteen aurkako segurtasun neurriak eraikin industrialetan.
Eraikuntza
Eraikuntzaren sektorean esperientzia handikoak gara, besteak beste, obretako ingurumen zaintzaren jarraipenean, ingurumen inpaktuen ikerketen eta obretarako beharrezkoak diren dokumentuen idazketan, bai eta obretako hondakinen kudeaketarako sortu beharreko dokumentuen tramitazioan (NIMA, CT, DI, eta abar).
Sektore publikoa
Urte hauetan zehar, sektore publikoarekin batera jardun dugu era desberdinetako proiektuak gauzatuz. Adibidez: Eusko Jaurlaritzako hondakinen sailean laguntza teknikoa, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinei (EEH) lotutako proiektuak, lur kalitatearen inguruko ikerketak, ingurumen inpaktu ikerketak, eta abar.