Gure politika

Enpresengatik, ingurumenarengatik

Geolanen

Enpresak ingurumen araudia betetzera bultzatzen ditugu

Kutsadura murriztera eta gure ingurunean etengabeko aurrerapena eraikitzera.

Norberaren neurrira egindako akonpainamendu baten bitartez, gure bezeroak gidatu, hezi eta kudeatzen ditugu, betiere egungo politikekin eta sortzen diren berriekin bateratuta egon daitezen.

Enpresak jomuga handiago bat izatera bultzatzen ditugu, norbanakoen gaineko kontzientzia piztuz, eguneroko ekintzak zein jardunak ingurumen inpaktu positiboa izan dezaten.

Honela ematen baitira egiazko aldaketak. Ekintza jasangarri txikien bitartez ingurugiroan inpaktu positiboa sortzen da, guztiongan eraginez, denok baikara erantzule.

Aldaketa indartzen dugu

Enpresak xede handiago batekin konektatzen ditugu

Norbanakoen kontzientzia piztuz eguneroko jardunak ingurumenean inpaktu positiboa izateko

Honela ematen baitira egiazko aldaketak. Ekintza jasangarri txikien bitartez ingurugiroan inpaktu positiboa sortzen da, guztiongan eraginez, denok baikara erantzule. Guztion esku baitago mundu jasangarriago bat eraikitzea.

Gure oinarriak

Gaur egun ingurumen krisia jomugan dagoen arazo nagusiena da, bai eta urgentzia gehien duena ere, eta enpresak erantzukizun handia dugu honen aurrean: produkzio modua, sortutako hondakinak, sustatutako kontsumoa... ekosistemaren galeraren eta suntsiketaren erantzuleak ere bagara.

Geolanen ingurugiroaren egoera gainditzera bultzatutako aldaketetan berresten gara. Aldaketak gidatzen gaitu, eta planeta laguntzeko helburuz, dagokigunaren, hots, ingurumen auziaren ardura hartzeko beharra daukagu. Jendearen kontzientzian inpaktu erreal bat sortu nahi dugu, norbanakoaren jarreraren aldaketak enpresaren jardueran eragin dezan. Orokorrean, transformazio positibo bat sortuz gizartean, ingurumena zaindu eta indarberritu ahal izateko.

Geolanen, gure ekarpena egiten dugu Lurraren hobekuntza xede izanik. Planeta bakarra baitaukagu. Ekintzara pasatu behar dugulako, urratsez urrats, gure lekutik. Orain.

Ziurtagiriak eta akreditazioak

Ziurtagiriak eta akreditazioak

Ingurumen-lankidetzako erakundeak (ILE I maila)

Ingurumen-lankidetzako erakundeak (ILE I maila)

Kalitate kudeaketa sistema (ISO 9001)

Kalitate kudeaketa sistema (ISO 9001)

EMAS III erregistroa

EMAS III erregistroa

Ingurumen informazioaren kudeaketaren erakundea (EGIA)

Ingurumen informazioaren kudeaketaren erakundea (EGIA)

Bai euskarari, zerbitzua euskaraz

Bai euskarari, zerbitzua euskaraz

Politika

Ingurumen-garapen iraunkor bat bultzatuz ingurugiroa babesteko, kutsadurari aurrea hartzeko eta sektorean gure lehiakortasuna areatotzeko, GEOLANek kudeaketa Sistema Integral bat (KSI) ezarri eta mantentzen du.

Ingurumen Adierazpena

Webgune honetako cookieak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetako funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira. Informazio gehiago lor dezakezu eta zure hobespenak konfiguratu HEMEN